10 baita haren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion Simoni:—Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.
11 Ontziak lehorrera atera zituzten eta, dena utzirik, jarraitu egin zioten.
12 Behin, Jesus herri batean zela, legenaz jositako gizon bat azaldu zen; Jesus ikustean, ahuspez lurrera erori eta erregutu zion:—Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.
13 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:—Nahi dut, izan zaitez garbi.Berehala alde egin zion legenak.
14 Jesusek inori ez adierazteko agindu zion eta esan:—Zoaz, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten.
15 Gero eta gehiago hitz egiten zen Jesusi buruz, eta jende-talde handiak biltzen ziren hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan.
16 Jesus, ordea, toki bakartietara joan ohi zen otoitz egitera.