23 Zer da errazago: “Barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “Jaiki eta zabiltza” esatea?
24 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena».Eta esan zion elbarriari:—Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
25 Une berean, elbarria, haien aurrean altxaturik, etzana zegoeneko ohatila hartu eta etxera joan zen Jainkoa goretsiz.
26 Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten. Beldurraren beldurrez honela zioten: «Gauza apartak ikusi ditugu gaur».
27 Ondoren, atera zen Jesus handik eta Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zerga biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:—Jarraitu niri.
28 Lebik, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion.
29 Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari eta beste.