33 Orduan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi:—Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, gauza bera gure ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira.
34 Jesusek erantzun zien:—Nola nahi duzue ezteietara deituek barau egitea, senar berria berekin dutelarik?
35 Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau.
36 Parabola hau ere esan zien: «Inork ez dio jantzi zaharrari jantzi berriari kendutako adabakirik josten; bestela, jantzi berria hondatuko litzateke eta ez litzaioke zaharrari berriaren adabakia egoki etorriko.
37 Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardo berriak zahagiak lehertu egingo lituzke, eta ardoa isuri eta zahagiak galdu egingo lirateke.
38 Ez! Ardo berria zahagi berrietan sartu behar da.
39 Eta ardo zaharrarekin ohituak ez du berririk nahi, “Zaharra hobea duk” esaten baitu».