26 Zer ikustera irten zineten, bada? Profetaren bat? Bai, noski, eta profeta baino ere handiagoa.
27 Hartaz dago idatzia Liburu Santuan: Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik; hark prestatuko dizu aurretik bidea.
28 Egia esan, ez da amaren semerik Joan baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiago da.
29 «Joani entzun zion herri osoak, baita zergalariek ere, Jainkoak arrazoi zuela aitortu zuten, haren bataioa hartuz.
30 Fariseu eta lege-maisuek, ordea, huts eragin zioten Jainkoak beraientzat zeukan asmoari, ez baitzuten Joanen bataioa hartu.
31 «Norekin konparatuko dut, bada, gizaldi honetako jendea? Noren antzeko dira?
32 Plazan eseriak dauden mutikoen antzeko dira, honela ari baitzaizkio elkarri: “Jo dizuegu txistua eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek negarrik ez”.