45 Jesusek galdetu zuen:—Nork ukitu nau?Denek ezetz ziotela, Pedrok esan zion:—Maisu, ez zaitu, bada, jende guztiak lehertu beharrean estutzen?
46 Baina Jesusek esan zuen:—Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu baitut.
47 Orduan, emakumeak, bere burua ezin zuela gorde ikusiz, beldurrez dar-dar Jesusen oinetara erori eta jende guztiaren aurrean agertu zuen zergatik ukitu zuen eta nola bat-batean sendatua gertatu zen.
48 Jesusek esan zion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean».
49 Oraindik hizketan ari zela, sinagogako buruzagiaren etxetik morroi bat etorri zen esatera: «Hil zaizu alaba; ez eman gehiago nekerik Maisuari».
50 Baina Jesusek, hori entzunik, esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi, eta salbatuko da».
51 Etxera iritsi zirenean, ez zion inori ere utzi berarekin sartzen, Pedro, Joan eta Santiagori eta neskatilaren gurasoei izan ezik.