48 Jesusek esan zion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean».
49 Oraindik hizketan ari zela, sinagogako buruzagiaren etxetik morroi bat etorri zen esatera: «Hil zaizu alaba; ez eman gehiago nekerik Maisuari».
50 Baina Jesusek, hori entzunik, esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi, eta salbatuko da».
51 Etxera iritsi zirenean, ez zion inori ere utzi berarekin sartzen, Pedro, Joan eta Santiagori eta neskatilaren gurasoei izan ezik.
52 Denak negarrez eta aieneka ari ziren neskarengatik. Jesusek esan zien: «Ez egin negarrik; ez dago hilda, lo dago».
53 Haiek barre egiten zioten, bai baitzekiten hilda zegoela.
54 Baina Jesusek eskutik heldu eta hots egin zion: «Neskatila, jaiki zaitez».