6 Beste zenbait harri gainean erori zen, eta ernetzean ihartu egin zen, hezetasunik ez zuelako.
7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, harekin batera ernerik, ito egin zuten.
8 Besteak lur gozoan erori ziren; erne eta bateko ehun eman zuten fruitu».Hau esanik, honela egin zuen oihu: «Ulertzeko gauza denak uler beza».
9 Orduan, parabola horrek zer esan nahi zuen galdetu zioten ikasleek Jesusi.
10 Honek esan zien: «Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; gainerakoei, ordea, parabola bidez hitz egiten diet. Horrela, ikusten dute, bai, baina ohartzen ez; entzuten dute, bai, baina ulertzen ez.
11 «Hona hemen, bada, parabolaren esanahia: Hazia Jainkoaren mezua da.
12 Bide-bazterreko hazia bezalakoak, hauek dira: mezua entzuten dutenak, baina deabrua etortzen zaie eta beren bihotzetik mezua kendu egiten die, sinetsi eta salba ez daitezen.