1 Jesusek, Hamabiak beregana bildurik, deabru guztiak botatzeko eta gaitzak sendatzeko indarra eta ahalmena eman zien.
2 Eta Jainkoaren erregetza hots egitera eta gaixoak sendatzera bidali zituen,
3 esanez: «Ez hartu deus ere biderako, ez makilarik, ez zakutorik, ez ogirik, ez dirurik, eta ez dezala inork aldatzeko jantzirik eraman.
4 Edozein etxetan sartzen zaretela, gelditu bertan herri hartatik atera arte.
5 Eta onartzen ez bazaituzte, herri hartatik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat».