43 Denak harriturik gelditu ziren Jainkoaren handitasuna ikustean.Jesusek egiten zituenengatik txunditurik zeuden denak. Hark esan zien ikasleei:
44 «Hartu ongi gogoan hitzok: Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute».
45 Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ezin ziren esanahiaz jabetu; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.
46 Eztabaida sortu zen ikasleen artean, nor ote zen beraietan handiena.
47 Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta, haur bat harturik, bere ondoan jarri
48 eta esan zien: «Haur hau nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, bidali nauen hura onartzen du. Zeren zuetan txikiena, horixe baita handiena».
49 Orduan, Joanek esan zion:—Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.