5 Eta onartzen ez bazaituzte, herri hartatik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat».
6 Atera ziren, bada, eta herriz herri joan ziren, berri ona hots eginez eta alde guztietan gaixoak sendatuz.
7 Jakin zuen Herodes agintariak gertatzen zen guztia, eta zer pentsa ez zekiela zegoen. Batzuek Joan hildakoen artetik piztu zela zioten;
8 beste batzuek Elias profeta azaldu zela; beste zenbaitek, berriz, antzinako profetaren bat piztu zela.
9 Herodesek, berriz, honela zioen: «Joani neuk moztu nion lepoa. Nor da, bada, hau, horrelakoak entzuten baititut beroni buruz?» Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen.
10 Apostoluek, itzultzean, egin zuten guztia kontatu zioten Jesusi. Orduan, haiek berekin hartu eta Betsaida zeritzan herrialdera joan zen bakarrik.
11 Baina ohartu zen jendea eta jarraitu egin zion. Jesusek ongi hartu zituen eta Jainkoaren erregetzaz hitz egin zien eta premia zeukaten guztiak sendatu zituen.