4 Eta haiek:—Moisesek, dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zigun.
5 Jesusek esan zien:—Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen lege hori Moisesek.
6 Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen;
7 horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio,
8 eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino.
9 Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.
10 Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek.