41 Beste hamarrak, hori entzutean, Santiago eta Joanen aurka haserre jarri ziren.
42 Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete.
43 Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.
44 Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi.
45 Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».
46 Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita.
47 Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:—Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit!