44 Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi.
45 Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».
46 Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita.
47 Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:—Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit!
48 Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu:—Daviden Semea, erruki zakizkit!
49 Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez:—Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.
50 Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen.