8 eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino.
9 Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.
10 Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek.
11 Jesusek esan zien:—Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka;
12 eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.
13 Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.
14 Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege.