16 Eta ez zion inori uzten tenpluan barrena ezer eramaten.
17 Gero, irakasten hasi zitzaien, esanez: «Ez al dio Liburu Santuak: Nire etxea otoitz-etxe izango da herri guztientzat? Zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».
18 Apaizburuak eta lege-maisuak, hori jakin zutenean, Jesus nola hilko hasi ziren; baina beldur zioten, jende guztia haren irakatsiaz harriturik baitzegoen.
19 Iluntzean, hiritik atera ziren Jesus eta ikasleak.
20 Hurrengo goizean goiz, handik igarotzean, pikondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten.
21 Oroitu zen Pedro, eta Jesusi esan zion:—Maisu, begira, zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da.
22 Jesusek erantzun:—Izan sinesmen Jainkoarengan!