17 Gero, irakasten hasi zitzaien, esanez: «Ez al dio Liburu Santuak: Nire etxea otoitz-etxe izango da herri guztientzat? Zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».
18 Apaizburuak eta lege-maisuak, hori jakin zutenean, Jesus nola hilko hasi ziren; baina beldur zioten, jende guztia haren irakatsiaz harriturik baitzegoen.
19 Iluntzean, hiritik atera ziren Jesus eta ikasleak.
20 Hurrengo goizean goiz, handik igarotzean, pikondoa sustraietaraino ihartua ikusi zuten.
21 Oroitu zen Pedro, eta Jesusi esan zion:—Maisu, begira, zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da.
22 Jesusek erantzun:—Izan sinesmen Jainkoarengan!
23 Benetan diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: «Ken hadi hortik eta amildu itsasora», eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio.