15 Baina Jesusek, haien azpikeriaz oharturik, esan zien:—Zergatik zatozkidate zirika? Ekarri txanpon bat, ikusteko.
16 Ekarri zioten, eta Jesusek galdegin zien:— Norenak dira irudi eta izen hauek?Haiek erantzun:—Zesarrenak.
17 Jesusek, orduan:—Eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.Txunditurik utzi zituen erantzun honekin.
18 Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak pizten direnik. Eta honela galdegin zioten:
19 —Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia hiltzen bazaio, emaztea seme-alabarik gabe utziz, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko.
20 Behin batean, baziren zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen.
21 Bigarrena alarguntsarekin ezkondu zen, eta seme-alabarik gabe hil zen hura ere. Berdin hirugarrena.