20 Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau.
21 «Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten; bestela, adabaki berriak jantzi zaharra behartu eta zarratada handiagoa egingo luke.
22 Zahagi zaharretan ere ez du inork ardo berririk sartzen; ardoak zahagiak lehertu egingo lituzke eta, orduan, ez ardo eta ez zahagi. Ardo berriarentzat zahagi berriak!»
23 Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleak, bidenabar, galburuak hartzen hasi ziren.
24 Fariseuek esan zioten Jesusi:—Nola ari dira egiten, larunbatez zilegi ez dena?
25 Hark erantzun:—Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek beharraldi batean, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean?
26 Nola, Abiatar apaiz nagusi zela, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituen, legez apaizek bakarrik jan zitzaketenak, eta nola berarekin zeudenei ere eman zien?