6 Bazen han eserita zenbait lege-maisu, eta hau zioten beren baitan:
7 «Zer ari da hori horrela? Biraoka ari duk. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?»
8 Baina Jesusek bere barruan haien gogoetak igarri eta esan zien:—Zergatik dituzue gogoeta horiek zeuen baitan?
9 Zer da errazago, elbarriari «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki, hartu zeure ohatila eta zabiltza» esatea?
10 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.Eta esan zion elbarriari:
11 —Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
12 Berehala jaiki, ohatila hartu eta guztien aurrean atera zen. Harriturik gelditu ziren denak, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Ez dugu sekula horrelakorik ikusi».