2 Eta parabola bidez hitz eginez, irakaspen asko eman zien. Honela ari zitzaien bere irakastaldian:
3 «Entzun! Atera zen behin batean ereilea hazia ereitera.
4 Ereitean, zenbait ale bide-bazterrean erori zen; eta txoriek etorri eta jan egin zuten.
5 Beste zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian; eta, axaleko lurra izanik, berehala erne zen;
6 baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez zuelako, ihartu.
7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen: sasiek, haztean, ito egin zuten hazia eta ez zuen fruiturik eman.
8 Gainerakoak lur onean erori ziren; erne, hazi eta fruitua eman zuten: bateko hogeita hamar edo hirurogei edo ehun».