30 Berehala antzeman zion Jesusek bere baitatik halako indar bat atera zitzaiola eta, jendartean itzulirik, galdetu zuen:—Nork ukitu dit jantzia?
31 Bere ikasleek erantzun zioten:—Hainbeste jendek estutzen zaituela ikusi eta nork ukitu zaituen galdetzen duzu?
32 Baina Jesus ingurura begira zegoen, nork egin ote zion hori.
33 Orduan, emakumeak, beldurrez dar-dar —ondo baitzekien zer gertatu zitzaion—, oinetara erori eta egia osoa aitortu zion.
34 Jesus honela mintzatu zitzaion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean, eta sendatua bekizu gaitza».
35 Oraindik hizketan ari zela, sinagogako buruzagiaren etxetik etorri ziren, esatera: «Hil zaizu alaba. Zertarako eman neke gehiago Maisuari?»
36 Baina Jesusek, hitz hauei kasurik egin gabe, sinagogako buruzagiari esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi».