19 Horregatik, gorroto zuen Herodiasek Joan eta hil egin nahi zuen; baina ezin,
20 Herodesek begirune baitzion; gizon zuzen eta santutzat zeukan, eta babestu egiten zuen. Joanen hitzek buruhausterik sortzen bazioten ere, gogoz entzuten zion.
21 Etorri zitzaion, ordea, Herodiasi aukerako eguna: Herodesek, bere urtebetetzekoan, afaria eman zien agintari, gudalburu eta Galileako handikiei.
22 Sartu zen jantokian Herodiasen alaba eta dantzan egin zuen, eta atsegin izan zitzaien Herodesi eta honen mahaikideei. Orduan, erregeak neskatxari esan zion:—Eskatu nahi duzuna, eta emango dizut.
23 Eta zin ere eginez agindu zion:—Eskatu ahala guztia emango dizut, nire erreinuaren erdia bada ere.
24 Atera zen neskatxa eta bere amari galdetu zion:—Zer eskatuko diot?Amak erantzun:—Joan Bataiatzailearen burua.
25 Itzuli zen arin-arin erregeagana eta eskaria egin zion: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean».