27 Bere guardiako bat bidali zuen, Joanen burua ekartzeko aginduz. Joan zen hura kartzelara eta lepoa moztu zion,
28 eta azpil batean ekarri zuen burua; neskatxari eman zion, eta neskatxak amari.
29 Joanen ikasleek, hori jakitean, haren gorpua jasotzera etorri eta hilobian ezarri zuten.
30 Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten.
31 Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat».Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere.
32 Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz.
33 Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, haiei aurrea hartuz.