44 Bost mila gizon izan ziren jan zutenak.
45 Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera, Betsaidarantz, joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean.
46 Jendeari agur egin ondoren, mendira igo zen otoitz egitera.
47 Ilundu zuenean, ontzia aintzira erdian zegoen, eta Jesus lehorrean, bakarrik.
48 Arraunketan ezinean ari zirela ikusirik, haizea kontra baitzuten, goiz aldera ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. Aurrera igarotzera zihoala,
49 ur gainean ibiltzen ikusi zuten eta, mamua zelakoan, oihuka hasi ziren;
50 denek ikusi zuten eta erabat izutu. Berehala hitz egin zien, ordea, Jesusek eta esan:—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!