47 Ilundu zuenean, ontzia aintzira erdian zegoen, eta Jesus lehorrean, bakarrik.
48 Arraunketan ezinean ari zirela ikusirik, haizea kontra baitzuten, goiz aldera ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. Aurrera igarotzera zihoala,
49 ur gainean ibiltzen ikusi zuten eta, mamua zelakoan, oihuka hasi ziren;
50 denek ikusi zuten eta erabat izutu. Berehala hitz egin zien, ordea, Jesusek eta esan:—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!
51 Txalupara igo zitzaien, eta haizea baretu egin zen. Are harrituago gelditu ziren,
52 oraindik ez baitzitzaien ogiena buruan sartu, adimena itsu zeukaten eta.
53 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren, eta hantxe lehorreratu.