9 oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez.
10 Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzen zaretenean, gelditu bertan herri hartatik atera arte.
11 Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat».
12 Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihozberri zitezen.
13 Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz.
14 Jakin zuen Herodes erregeak Jesusen berri, honen izena oso entzuna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea hildakoen artetik piztu da; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori».
15 Beste batzuek, berriz: «Elias da». Eta beste zenbaitek: «Profeta da, antzinako profetak bezalakoa».