1 Eta honela amaitu zuen: «Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Jainkoa errege ahaltsu bezala etortzen ikusi arte».
2 Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean:
3 jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar litzakeen baino zuriago.
4 Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.
5 Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»
6 Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden.
7 Orduan, hodei batek estali zituen eta mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!»