1 Jesus, bere hamabi ikasleei argibide hauek ematen amaitu zuenean, joan egin zen handik, herriz herri irakastera eta mezua hots egitera.
2 Joan Bataiatzaileak Mesiasen egintzen berri izan zuen kartzelan, eta bere ikasle batzuk bidali zizkion
3 galdetzera: “Zu al zara «Etortzekoa”, ala besteren baten zain egon behar dugu?»
4 Jesusek erantzun zien:—Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten duzuena:
5 itsuek ikusi egiten dute eta herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta behartsuei berriona ematen zaie.
6 Eta zoriontsua sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena!
7 Haiek alde egitean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari: «Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera?