19 Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari.
20 Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.
21 Bost mila gizon inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.
22 Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean.
23 Jendeari agur egin ondoren, mendira igo zen, bakardadean otoitz egitera. Ilundu zuenean, han zegoen bakarrik.
24 Txalupa, ordurako, lehorretik urruti zihoan, uhinek astindua, haizea kontra baitzuen.
25 Goiz aldera, ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez.