12 Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.
13 Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei:—Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?
14 Haiek erantzun:—Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat.
15 Jesusek galdetu zien:—Eta zuek, nor naizela diozue?
16 Simon Pedrok erantzun:—Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.
17 Orduan, Jesusek esan zion:—Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik.
18 Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko.