20 Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.
21 Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela.
22 Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion:—Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.
23 Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori:—Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.
24 Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat.
25 Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du.
26 Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak berriro bizia bereganatzeko?