19 «Beste hau ere esaten dizuet: Zuetako bik mundu honetan Jainkoari zerbait eskatzeko elkar hartzen badute, eman egingo die zeruko nire Aitak.
20 Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean».
21 Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion:—Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?
22 Jesusek erantzun zion:—Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz.
23 «Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin.
24 Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten.
25 Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko.