19 ohoratu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.
20 Gazteak, orduan:—Hori guztia bete dut; zer falta dut oraindik?
21 Jesusek erantzun zion:—Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.
22 Hitz hauek entzutean, atsekabez alde egin zuen gazteak, ondasun handien jabe baitzen.
23 Jesusek esan zien bere ikasleei:—Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan.
24 Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
25 Hitzok entzutean, ikasleek, erabat nahasturik, honela zioten:—Nor salba daiteke, orduan?