2 Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien.
3 Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:—Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?
4 Hark erantzun zien:—Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,
5 eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.
6 Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.
7 Galdetu zioten:—Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?
8 Jesusek erantzun zien:—Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela.