1 Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu batzuk azaldu ziren Jerusalemen,
2 galdezka:—Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.
3 Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, baita Jerusalem hiri osoa ere.
4 Orduan, herriko apaizburu eta lege-maisu guztiak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien.
5 Haiek erantzun zioten:—Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak:
6 Eta zu, Judako Belen, ez zara, ez, Judako hirietan txikiena; zuregandik aterako baita buruzagia, Israel nire herria gobernatuko duena .