8 Askok eta askok jantziak zabaldu zituzten bidean; beste batzuek, berriz, zuhaitzei adaxkak moztu eta bidean hedatu zituzten.
9 Aurretik eta atzetik zihoan jendeak honela zioen oihuka: «Hosanna Daviden Semeari! Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! Gora Jainko gorena !»
10 Jesus Jerusalemen sartu zenean, hiri osoak, asaldaturik, galdetzen zuen:—Nor dugu hau?
11 Jendeak erantzuten zuen:—Jesus profeta da, Galileako Nazaretekoa.
12 Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan ari ziren guztiak kanpora bota zituen eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli.
13 Eta esan zien: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».
14 Tenpluan itsuak eta herrenak hurbildu zitzaizkion, eta sendatu egin zituen.