1 Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei:
2 «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute.
3 Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez.
4 Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi.
5 Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan;