20 Eskatu Jainkoari, ihes egin beharra neguan edo larunbatez gerta ez dakizuen.
21 Zeren munduaren hasieratik orain arte izan ez den eta izango ez den bezalako larrialdi handia izango baita orduan.
22 Eta Jainkoak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako; baina, aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek.
23 «Orduan, norbaitek “Hona hemen Mesias” edo “Hara han” esango balizue, ez sinetsi.
24 Izan ere, gezurrezko mesiasak eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte.
25 Horra, jakinaren gainean jarri zaituztet aldez aurretik.
26 Beraz, norbaitek “Hara, basamortuan dago” esaten badizue, zuek ez irten, edo “Hara, etxe barruan dago” esaten badizue, ez sinetsi.