68 esanez: «Asma ezak, Mesias, nork jo hau?»
69 Pedro kanpoan eseria zegoen, patioan; neskame batek ondoratu eta esan zion:—Hi ere Jesus galilearrarekin bizi hintzen.
70 Baina hark guztien aurrean ukatu zuen:—Ez zekinat zertaz ari haizen.
71 Ate ondora irten zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien:—Jesus nazaretarrarekin ibilia da hau.
72 Pedrok berriro ukatu zuen, zin eginez:—Ez dut ezagutzen gizon hori.
73 Geroxeago, han zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten:—Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk.
74 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:—Ez dut ezagutzen gizon hori.Une hartan oilarrak jo zuen.