72 Pedrok berriro ukatu zuen, zin eginez:—Ez dut ezagutzen gizon hori.
73 Geroxeago, han zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten:—Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk.
74 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:—Ez dut ezagutzen gizon hori.Une hartan oilarrak jo zuen.
75 Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu», eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.