23 Eta hark:—Zer oker egin du, bada?Haiek, are eta oihu handiagoz:—Gurutzean josi!
24 Guztia alferrik zela eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik, Pilatok ura hartu eta eskuak garbitu zituen jendearen aurrean, esanez:—Ez naiz gizon honen heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!
25 Herri osoak erantzun zuen:—Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule!
26 Orduan, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.
27 Gobernariaren soldaduek Jesus jauregira eraman zuten eta gudari-taldeko denak bildu zituzten haren inguruan.
28 Soinekoak erantzi zizkioten eta purpurazko kapa batez jantzi zuten.
29 Arantzaz egindako koroa ezarri zioten buruan eta kanabera eskuan, eta, aurrean belaunikaturik, iseka egin zioten esanez: «Agur, juduen erregea!»