44 Orobat, berarekin gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten.
45 Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan
46 Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eli, Eli, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?»).
47 Hau entzutean, bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari da».
48 Eta berehala, haietako batek, lasterka belaki bat hartzera joan, ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion.
49 Besteek, ordea, zioten: «Egon, ea datorkion Elias salbatzera!»
50 Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.