47 Hau entzutean, bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari da».
48 Eta berehala, haietako batek, lasterka belaki bat hartzera joan, ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion.
49 Besteek, ordea, zioten: «Egon, ea datorkion Elias salbatzera!»
50 Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.
51 Eta horra, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik beheraino; lurrikara izan zen eta harkaitzak zartatu egin ziren;
52 hilobiak zabaldu eta hilik zeuden santu asko piztu egin ziren:
53 hilobietatik irten eta, Jesus piztu ondoren, hiri santuan sartu ziren eta jende askori agertu zitzaizkion.