52 hilobiak zabaldu eta hilik zeuden santu asko piztu egin ziren:
53 hilobietatik irten eta, Jesus piztu ondoren, hiri santuan sartu ziren eta jende askori agertu zitzaizkion.
54 Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota, esan zuten: «Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!»
55 Baziren han emakume asko ere, urrutitik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziren, beraren zerbitzari;
56 haien artean, Magdalako Maria, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeoren semeen ama.
57 Ilunabarrean, Jose zeritzan Arimateako gizon aberats bat etorri zen, Jesusen ikaslea.
58 Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. Pilatok emateko agindu zuen.