61 Magdalako Maria eta beste Maria hilobi aurrean eserita zeuden.
62 Biharamuna larunbata zen. Apaizburuak eta fariseuak Pilatogana bildu ziren elkarrekin,
63 eta esan zioten:—Jauna, gogoratu dugu engainatzaile horrek, artean bizi zelarik, esan zuela: «Hiru egunen buruan piztu egingo naiz».
64 Agindu ezazu, bada, hirugarren eguna arte hilobia zaintzeko; ez dadila gerta, haren ikasleak gorpua eraman eta gero «Hildakoen artetik piztu da» herriari esanez etortzea. Azken engainu hau lehenengoa baino okerragoa izango litzateke.
65 Pilatok erantzun zien:—Badituzue zeuen guardiak. Zoazte, eta zaindu dakizuen modura.
66 Joan ziren, bada, eta hilobia segurtatu zuten, harria zigilatuz eta guardia ipiniz.