1 Larunbata igaro eta asteko lehen eguna argitzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren.
2 Bat-batean, lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri.
3 Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen.
4 Hura ikustean, beldurrez dar-dar eta hilda bezala gelditu ziren zaintzaileak.
5 Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela.
6 Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia.