8 Hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri ematera joan ziren lasterka.
9 Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin zituen.Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten.
10 Jesusek esan zien: «Ez beldurtu! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko; han ikusiko naute».
11 Emakumeak joan ondoren, guardiako batzuk hirira etorri ziren gertaturiko guztiaren berri apaizburuei ematera.
12 Apaizburuek, zaharrekin bildu eta soldaduei dirutza on bat emateko erabakia hartu zuten,
13 honela aginduz: «Esan ezazue, haren ikasleek gauez etorri eta zuek lo zeundetelarik gorpua eraman dutela.
14 Gobernariaren belarrietara ezer iristen bada, geu konponduko gara harekin eta arriskutik aterako zaituztegu».