14 Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.
15 «Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik.
16 Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik?
17 Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra.
18 Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik.
19 Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da.
20 Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei.