16 Arratsean, deabrudun asko eraman zizkioten Jesusi. Honek deabruak bere hitzez bota eta gaixo guztiak sendatu zituen.
17 Horrela bete zen Jainkoak Isaias profetaren bidez esana: Hark gure ahuleriak hartu zituen bere gain, gure gaitzen zama jasan.
18 Bere inguruan jendetza handia ikusirik, beste aldeko aintzira-ertzera igarotzeko agindu zuen Jesusek.
19 Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez:—Maisu, noranahi jarraituko dizut.
20 Jesusek esan zion:—Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.
21 Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion:—Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.
22 Baina Jesusek erantzun:—Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.