3 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:—Nahi dut, izan zaitez garbi.Berehala, legena garbitu egin zitzaion.
4 Jesusek agindu zion:—Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri.
5 Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion
6 erreguka:—Jauna, elbarri eta oinaze gorritan dut morroia etxean.
7 Jesusek esan zion:—Neu joango naiz sendatzera.
8 Ehuntariak erantzun zion:—Jauna, ni ez naiz inor zu nire etxean sartzeko; aski duzu hitz bat esatea, nire morroia sendatzeko.
9 Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du.